Sarrera honetan Jose Moyak Granadan emandako konferentzia batean, hitzaldiaren ideia nagusienak bildu egin ditut:
Jose Moyak hasten da konpetentzien definizioa azaltzen, modu simple eta ulerkor
batean:
``Es la forma en que una persona movilizaa todos sus recursos para
resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una
persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus
recursos´´
Konpetentziak pertsonen ezagutza multzoak dira, eta
pertsona batek lortu egingo ditu konpetentzien helburua ezagutza multzo hori
ondo erabiltzen duenean. Konpetentzia duen pertsona batek errekurtso guztiak
erabiltzen ditu bere lanetan egokitzeko, horregatik ikaskuntza mota desberdinak
aztertzen ditu: gaitasunak, konportamendua, kondukta eta konpetentziak. Hau zen
Logse-ri buruz aipatu egin zuena:
``La logse, no desecho los objetivos, decia que eran importantes junto a las
capacidades y comportamientos´´ Horregatik gaur egun, lau ikaskuntza motak
dira garrantzitsuak, baina batez ere konpetentziak.
Zortzi ikaskuntza motak bereizten dira, eta
derrigorrezkoak dira jakitea Lehene Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaren
prozesuan. Europa maila izango dira aztertuak eta hiru kriterio argi burutuko ditu:
- Hezkuntza gehiengoen
eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko
hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean
zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa.
Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa
ikusita, konturatzen gara honek justu kontrakoa egiten duela. Izan ere DBHko
azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu; ikasteko balio dutenak eta
balio ez direnak. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta
besteak berriz erdi mailako edo goi mailako FPa egitera.
- Baliagarriak
izan behar dira ikaskuntza horiek bizitzako gauza guztietarako. Josek
esaten duen bezala, pertsona izatera ailegatzeko.
- Lagundu
behar dugula ikasten-ikastera. Ikasketak, bizitzan osoan zehar emango
direlako.
Bestetik azaltzen du konpetentziak edozein egoeratan
berreskuratu ahal direla. Baina lortu ahal izateko gure eginkizunak oso ondo
definitu behar ditugu, eta guztiok batera parte hartzea beraien garapenean.
Jose Moyak, hitzaldiarekin bukatzeko ebaluazioari buruz hitz egiten
du; hau da, konpetentziak ebaluatu ahal diren ala ez. Hauek ebaluatzeko
halabeharrez egon behar dira, informazioaren iturriak eta bestetik, ebaluatzeko
irizpideak, aipatzen du Moyak. Azken hauek curriculumaren barruan daudenak dira
eta ondorioz, area bakoitzen ebaluazio irizpideak erlazionatu behar dira
oinarrizko konpetentziekin. Hauek erlazionatzean, ebaluatzeko irizpideak
lortzen ditugu.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik zein den egokiena gauzatzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; izan ere, informazio iturriak zereginen erabakiekin lotuta baitaude. Ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarria.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik zein den egokiena gauzatzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; izan ere, informazio iturriak zereginen erabakiekin lotuta baitaude. Ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarria.
Hurrengo link-etan usten dizkizuet konferentziaren bideoak:
Qué podemos entender por competencia
Ocho tipos de aprendizaje
¿Pueden las competencias básicas mejorar el currículo real de los
centros educativos?
https://www.youtube.com/watch?v=fNDM6awRbAU&list=PLE838DCC85719677F&index=1
Adquirir una competencia en el ámbito educativo
Evaluar competencias