miércoles, 15 de febrero de 2017

JOSE MOYA, ZER DIRA KONPETENTZIAK?

Sarrera honetan Jose Moyak Granadan emandako konferentzia batean, hitzaldiaren ideia nagusienak bildu egin ditut: 

Jose Moyak hasten da konpetentzien definizioa azaltzen, modu simple eta ulerkor batean: 
``Es la forma en que una persona movilizaa todos sus recursos para resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus recursos´´ 
Konpetentziak pertsonen ezagutza multzoak dira, eta pertsona batek lortu egingo ditu konpetentzien helburua ezagutza multzo hori ondo erabiltzen duenean. Konpetentzia duen pertsona batek errekurtso guztiak erabiltzen ditu bere lanetan egokitzeko, horregatik ikaskuntza mota desberdinak aztertzen ditu: gaitasunak, konportamendua, kondukta eta konpetentziak. Hau zen Logse-ri buruz aipatu egin zuena: ``La logse, no desecho los objetivos, decia que eran importantes junto a las capacidades y comportamientos´´ Horregatik gaur egun, lau ikaskuntza motak dira garrantzitsuak, baina batez ere konpetentziak. 

Zortzi ikaskuntza motak bereizten dira, eta derrigorrezkoak dira jakitea Lehene Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaren prozesuan. Europa maila izango dira aztertuak eta hiru kriterio argi burutuko ditu:
  1. Hezkuntza gehiengoen eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa. Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa ikusita, konturatzen gara honek justu kontrakoa egiten duela. Izan ere DBHko azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu; ikasteko balio dutenak eta balio ez direnak. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta besteak berriz erdi mailako edo goi mailako FPa egitera.
  2. Baliagarriak izan behar dira ikaskuntza horiek bizitzako gauza guztietarako. Josek esaten duen bezala, pertsona izatera ailegatzeko.
  3. Lagundu behar dugula ikasten-ikastera. Ikasketak, bizitzan osoan zehar emango direlako.

Bestetik azaltzen du konpetentziak edozein egoeratan berreskuratu ahal direla. Baina lortu ahal izateko gure eginkizunak oso ondo definitu behar ditugu, eta guztiok batera parte hartzea beraien garapenean.


Jose Moyak, hitzaldiarekin bukatzeko ebaluazioari buruz hitz egiten du; hau da, konpetentziak ebaluatu ahal diren ala ez. Hauek ebaluatzeko halabeharrez egon behar dira, informazioaren iturriak eta bestetik, ebaluatzeko irizpideak, aipatzen du Moyak. Azken hauek curriculumaren barruan daudenak dira eta ondorioz, area bakoitzen ebaluazio irizpideak erlazionatu behar dira oinarrizko konpetentziekin. Hauek erlazionatzean, ebaluatzeko irizpideak lortzen ditugu.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik zein den egokiena gauzatzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; izan ere, informazio iturriak zereginen erabakiekin lotuta baitaude. Ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarria.

Hurrengo link-etan usten dizkizuet konferentziaren bideoak:
Qué podemos entender por competencia 

Ocho tipos de aprendizaje

¿Pueden las competencias básicas mejorar el currículo real de los centros educativos? https://www.youtube.com/watch?v=fNDM6awRbAU&list=PLE838DCC85719677F&index=1

Adquirir una competencia en el ámbito educativo

Evaluar competencias

No hay comentarios:

Publicar un comentario