Hezkuntzan erreferentzia egiten diogun curriculumari,
ikaskuntza prozesu bat da. Curriculuma, ikasle batek ikasten duen guztia da eta
beste guztia ez da curriculuma. Honen barruan, zehaztutako helburuak, metodoak,
gaitasunak eta ebaluazioak daude. Curriculuma ezinbestekoa da hezkuntzaren
antolaketan. Beraz, kontzeptu konplexua honek, besteak beste, gizartearekiko
loturak, pedagogia sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta
bilakaera bera islatzen ditu.
Bost curriculum mota bereiz ditzakegu:
1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek plangintzak, programak,
material didaktikoak eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen
dira. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako
egoera behartzen baldin badu.
2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak
dira.
3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo
norma instituzionalak dira, baina irakasleak edo ikasleak inplizituki garatzen
dituzte.
4- Curriculum nulua: Azaleko gaiak kontsideratzen direnak
dira, hau da, irakasten ez den ikasketa da.
5- Extra-curriculuma: Honek boluntarioa da eta curriculum
ofizialetik planeatutako esperientziak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario