Carlos Magro hezkuntza eta
estrategia digitalean aditua den pertsona, bere blogean idatzitako ideietatik abiatuta,
hezkuntza sistema eta honek behar dituen berrikuntzetan oinarritu gara. Idazki
honen bidez haren ideiak transmititzeko nahian lanean aritu gara.
- · Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate, izan ere ez daukatelako eragin positiborik. “Aunque sentimos la necesidad de cambios, no sabemos exactamente cuales han de ser estos”. Hezkuntza urte asko darama krisialdian…aldaketa beharrezkoa da. Hitz hauek irakurtzean edonork pentsa dezake esaldi hauek gaur egungoak direla, izan ere hauek orain dela 100 urte esan ziren
- · Hezkuntza erregulartasunean oinarrituta dago eta honen ondorioz “eskola- kultura” sortzen da. Idei, printzipio, arau, praktika, ohitura… denboran zehar belaunaldiz transmititzen dira inork zalantzan jarri gabe. Honen bitartez, hezkuntza sistemaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatzen da.
- · Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta. Informazioa eta ezagutzaren lotura asko aldatu da. Informazioa soberan daukagu, baina ezagutza falta zaigu, zer eta zergatik galderei erantzuten jakitea beharrezkoa da.
- · Nola ikasten dugun asko aldatu da azken hamarkadetan, nola irakatsi, zer irakatsi, non irakatsi, nori irakatsi, nork egiten duen eta hezkuntza nor kudeatzen duen, asko aldatu da.
- · Argi dago, gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa, gaur egun gertatzen den bezala. Gizartearen beharrak asetzeko sormena, giza harremanak, berdintasuna, motibazioa, emozioen kudeaketa… bultzatzea beharrezkoa da. “Vamos despacio porque vamos lejos”
- · Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da…
- · Hezkuntza eraldaketa funtzionala izateko, zentzu eta norabide zehatza izan behar du, hau da, erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez egin. Estatua zeharka transmititzen duen curriculum ezkutua, esku hartze politikoa eta zeharkako beste helburu propio batzuk etekinak ateratzeko nahian, alde batera utzi behar dira.
- · Aldaketa eskolan sortuta eta honen onurarako sortu behar da.
Hona hemen CARLOS MAGRO-ren blog-a:
No hay comentarios:
Publicar un comentario