miércoles, 10 de mayo de 2017

METODOLOGIA AKTIBOA

Zer da metodologia aktiboa?

Metodologia mota honen ezaugarririk nabarmenena, ikasleak ikasketa prozesuaren hardatza direlakoan datza. Ikaskuntza hartzaile bat izatetik, ikaskuntza eraikitzaile bat izatera pasatzen dute.
Metodologia mota honetan, ikaslearen autonomia bultzatzen du, haren gaitasunak erabil eta garatu dezan, eman ahal diren arazoei aurre egin ahal izateko. Beraz, ikasle bakoitzak ahalegin handiak egin behar ditu aurrerantz joateko baina zailtasunak daudenean, irakaslea laguntzaile moduan aritzen da hauek arazoak gainditu dezaten.
Metedologia aktiboaren beste ezaugarri bat, garrantzitsuenetarikoa, ikasleak bizitzarako prestatzen dituela da, beraz, ikaskuntzan egoera errealean eman ahal diren arazoak aurkeztu behar ditu. Izan ere, teoria aplikatzea ondo dago baina ikasleak jakin behar dute nola aurre egin egunerokotasunari, ez soilik liburuen edukiei.

Metodologia honek, bilaterala izan behar da, ez gainontzeko metodologia asko bezalakoa, unilateralak direnak. Izan ere, bilaterala edo unilaterala izateak garrantzi handia dauka, batez ere hauen barnean sartzen diren faktoreak. Gainontzeko hainbat metodologiak gobernutik ezarriak izaten dira, eta hauek haien interesei moldatuak izaten dira, beraz, hauetan ikus dezakegu itxiak, egituratuak, estandarizatuak, berdintzaileak, autoritarioak... direla, gainera, kurrikulum ezkutuz beteta daude baina egiten duten kalte handiena ikasleen sormena eragoztea da. Metodologia aktiboa berriz, guztiz ezberdina da. Honek, dinamikoa da eta talde lana sustatzen du, gainera, eraikitzailea izateaz gain, kritikotasuna eta sormena lantzen dira, hauek ezinbestekoak direla ikasle bakoitzaren pentsamendurako, azken finean faktore hauetaz baliatuz, bakoitza bere erara pentsatzeko gai izango da baina gaur egun erabiltzen ari diren metodologiekin, pentsamendua baldintzatuta ikusten da.

Irakaslearen rola garrantzi handia dauka, honek metodologia hau aplikatzeaz gain, ez da agertzen irudi autoritario bat bezala, izan ere, gaur egungo metodologietan eta betidanik egin direnetan, irakaslea aginte guztia izan du eta ez die ikasleei parte hartzen uzten, honek esandakoa ikasleak entzuten eta errepikatzen zuten ikasteko asmoz, baina metodologia aktiboan berriz, irakaslea irudi autoritarioa izateari utzi egiten dio eta laguntzailea bihurtzen da. Honek ikasleei laguntza eskaintzen die ikusten duenean bidetik galtzen ari direnean, beraz, horrela ikasle bakoitzak jakintzak hobeto eta bakoitzaren erara barneratuko ditu.

Hona emen gure taldean egindako Metodologia Aktiboaren murala, non irudien bitartez zer da guretzat metodologia aktiboa eta zer irakaskuntza tradizionala azalarazi nahi izan dugu modu kritiko batean: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario