miércoles, 24 de mayo de 2017

EBALUAZIOA

Ebaluazio terminoa, askotan kalifikazioa adierazteko erabiltzen da, baina kalifikazioa notak jartzeri egiten dio erreferentzia. Ebaluazioa berriz, ikaskuntza prozesuari.
Ebaluazio hezigarria hainbat prozesuei egiten dio erreferentzia zeinen helburua irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea den. Honen funtzioa ikasleak gehiago ikastea eta bere akatsak zuzentzea da. Irakasleentzako berriz, hobeto lan egiten ikasi dezan. Beraz, honen helburua ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta jakitea zer dagoen egiten informazioarekin eta gehiago ikasi. Modu honetan, irakasleak gero eta hobeagoak izango dira.
Ebaluazio honek hiru gauzetarako balio behar du: Ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzeko, irakaslearen metodoak hobetzeko eta ikasgeletan garatzen diren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzeko.
Ebaluazio fomatiboaren barruan erabil daitezkeen tresnak kuantitatiboak zein kualitatiboak izan daitezke. Ebaluazio formatiboa autoerreflexioaren prozesua bilatzen du ikasleak gero eta kontrol gehiago izan dezaten haien pentsamenduetan. Bilatzen dena, ikasleak ikasten dutenari buruz kontzienteak izatea da. Honek, hainbat ezaugarri elkabanatzen ditu Ikaskuntza ebaluazioarekin eta benetazko ebaluazioarekin.
Benetazko ebaluazioa, erreferentzia egiten dio egoera, aktibitate eta ikaskuntza edukietan aplikatzen diren teknikei, instrumentuei eta aktibitateei. Ebaluazio honek, hiru karakteristika dauzka: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta dago, ebaluazio prozesua ikasleekin partekatzen du eta orientazio formatiboa duen ebaluazio bati garrantzia gehiago ematen dio.
Ebaluazio integratuari dagokionez, benetazko ebaluazioarekin erlazioa dauka. Honek, ebaluazio tradizionalaren kontrakoa da eta helburua ikasleei kurtso guztian zehar nola doazen informatzea da.
Ebaluazio alternatiboa, metodologia tradizionala gainditzeko erabiltzen diren teknika eta metodoei egiten dio erreferentzia.
Partekatutako ebaluazioa irakaslea bere ikasleekin ikaskuntzaren ebaluazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak mantentzen dituen prozesu dialogikoa da. Dialogo hauek indibidualak edo taldekoak izan daitezke. Baita ere, autoebaluazioaren eta koebaluazioarekin erlazionatuta daude.
Ebaluazio honek ere irakasleak haien artean hitz egiteko eta horrela kriterio gehiago egongo dira ebaluazoari begira.
Honetan, irakaslea ikasleen autoebaluazioa begistatzen eta kontrolatzen du gero kalifikazio jakin bat jartzeko helburuarekin.
Aldagai bezala, taldearen konposizioa da, izan ere, hau aldatu, handitu edo txikitu daiteke eta.
Ebaluazio hau aurrerantz eramateko hiru bide daude: indibiduala, taldeko lanak eta asambleak.

HEZIBERRI

Heziberrirentzat ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela ulertuta: ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein ikastetxearen hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren hobekuntzara helduz.
Gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.
Oinarrizko konpetentzia guzti-guztiak, zeharkakoak zein diziplina baitakoak, ebaluatzea planteatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) ebaluatu behar dira baina batez ere ebaluatu behar da ikasleek nola erabiltzen diren denetariko baliabideak, erronkei edo arazoei aurre egiteko
Heziberrik proposatzen dituen ebaluazio motak:
• Ebaluazio diagnostikoa
• Ebaluazio formatiboa
• Azken ebaluazio sumatiboa
Ikusten denez, Heziberri aurretik ikusitako ebaluazioekin bat dator. Izan ere, honek ere ebaluazio formatiboa proposatzen baitu.
Ebaluazio irizpideak ebaluatzeko orduan kontuan hartzen diren gauzak dira.
Ebaluaziorako baldintzak ikasleak betetzen dituen aspektuak dira ondorengo jarduerak baloratuak izateko. Adibidez : ikaslegoa klasera joan beharra dauka eta irakaslea jardueren feedbacka eman behar die.
Ebaluazio jarduerak : hemengo jarduera batzuk ikasteko eta hobetzeko erabiltzen dira eta kasu batzuetan, kalifikatzeko ere. Beraz, ebaluazio jarduerak jakintzak, gaitasunak eta konpetentziak ebaluatzen ditu. Jarduerak diseinatzen dira ea ikaslegoa konpetentzien helburuak lortzen duten ala ez.
Ataza-jarduera ikasleen ebaluazioaren emaitza da. Adibide batzuk, lan idatzi bat, mintzamen bat, laburpen bat… egitea izan ahal dira.
Ebaluazio teknika prozedimenduaren bitartez jarduerei begiratzen zaie jakiteko ze instrumentu kondizionatuko duten lortu behar diren helburuak eta konpetentziak. Adibidez, behaketa sistematikoa. Behaketa sistematikoa aktibitateak analizatzeko erabiltzen da. Adibidez, laborategia egiten diren aktibitateak.
Ahozko hartu-emanetan, ikasleak informazioa elkartrukatzen dute debate moduko aktibitatetan. Hauetan adierazten duten informazioa, irakaslea momentuan hartu behar du gero ebaluatu ahal izateko.
Probak, ikaslegoa ikasitako edukiak azterketa batean islatzean datza.
Ikasleriaren ekoizpenen analisian, ikasle bakoitzak bere kabuz egindako lana ebaluatzen da, adibidez haien koadernoa, informeak...
Ebaluazio instrumentuak ebaluazio jarduera batekin binkulatzen diren dokumentu edo errekurtsoak dira eta hauekin errekisituak eta aspektuak baloratzen dira. Adibidez: eskala oralak, zenbakizko eskalak, eskala grafikoak, jarraipen indibidualetako fitxak, taldearen jarraipenerako fitxak...


No hay comentarios:

Publicar un comentario