miércoles, 24 de mayo de 2017

KURTSO AMAIERAKO SARRERA:

Kurtsoan zehar, hainbat eduki ikusi ditugu  didaktika orokorreko ikasgaian, hezkuntzarekin bat datozenak.

Lehenengo blogeko sarreran, txikitako argazkia eta oroitzapenak islatu nituen argazkiak jarriz. Argazki hauek begiratzean, soilik zorion pentsamenduak datoz neure burura, izan ere etapa oso polita izan zelako. Ikastetxeko argazkiak alde batera utziz, nire etxean topatu ditudan gauzei ere argazkia egin nien, musika nire bizitzako parte garrantzitsu bat izan delako ere.

Blogeko bigarren sarreran, oinarrizko hezkuntza curriculuma Lehen Hezkuntzan landu nuen. Hau landu baino lehen, ez neukan oso argi zer zen curriculuma Lehen Hezkuntzari dagokionez. Beraz, informazioa lortu ahala, curriculumaren edukiak zein metodologiak nola izan behar diren ikasi dut. Honekin ere, hainbat konpetentzia eta hauek nola ebaluatu behar diren, irizpide jakin batzuetan oinarrituz ikasi dut.

Blogeko hirugarren sarreran, Jose Moya-ren hitzaldia entzun nuen konpententziak zer ziren jakiteko. Hau entzun eta gero, hainbat galderei erantzuteko gai izan nintzen. Galdera haien artean, zer ulertu dezakegu konpetentziatzat, zortzi ikaskuntza mota daudela, ea konpetentzia basikoak curriculuma hobetu dezaketen ala ez, konpetentzia bat eskuratzea hezkuntzaren arloan eta konpetentziak nola ebaluatu ahal diren zeunden.


Blogeko laugarren sarreran, curriculuma zer den azaltzen dut. Aldi berean ere, curriculum mota dezberdinak daudela ere aipatzen dut.

Bostgarren sarreran, hezkuntzaren berrikuntzei buruz idatzi dut. Carlos Magro aditua dionez bezala, hezkuntza jasan duen berrikuntzarik handienetarikoa soilik teknologikoa izan dela aipatzen dut. Izan ere, metodoak duela 100 urtekoak erabiltzen ziren antzekoak dira baina gaur egun, teknologia erabiltzen dela klaseak emateko, adibidez proiektorea, tabletak... Eta ez digute irakasten erraminta berri hauekin nola lan egin.

Zazpigarren sarreran, metodologia aktiboari buruz idatzi dut. Hasteko, zer den eta zergatik den positiboa azaltzen dut, beraz, honen ezaugarriak aipatzen ditut. Amaitzeko, irakaslearen rolarekin bukatu dut. Izan ere, metodologia hau aplikatzea edo ez berari dagokio.

Blogeko azkenengo sarreran, ebaluazioarekin erlazionatutako hainbat kontzeptu definitzen ditut eta Heziberri 2020 -rekin konparatu dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario