Nor naiz ni

Kaixo guztioi,



Oscar deitzen naiz, 21 urte ditut eta Dulantzikoa naiz.

Dulantzi, Gasteiztik hurbil dagoen herri txiki bat da eta asko maite dut

nire herria. Herri txikia izan arren, oso polita eta erakargarria da gauza

askorengatik; gastronomia, monumentuak, kultura, historia, ohitura,

kokapen geografikoa...



Irakaskuntza txikitatik miretsi izan dut, gainera izugarri gogoko

ditut umeak, hori dela eta, aurten  Gasteizko Magisteritzako

fakultatean ikastea erabaki dut. Jadanik, nire lehenengo esperientzia irakasle bezala

umeekin igaro dut ikastetxe batean boluntario gisa jarduten.



Kirola atsegin dut, izan ere, urte asko daramat rugby-an jokatzen.

Rugby-az gain, mota guztietako kirola praktikatzea atsegin dut.

Egunero musika entzutea gustatzen zait, gehien alaitzen nauen ekintza

baita, gainera, musika munduan aditu ohia naiz, hainbat instrumentu

jotzen baititut; bateria, saxofoia, gitarra... eta horrez gain, batzuetan

abestea ere atzegin dut. Bidaiatzea eta mundua ezagutzea ikaragarria

iruditzen zait, hori dela eta, ahal dudanean Dulantzitik alde egiten dut

gauza berriak eta desberdinak ikusteko.  Bidaiak egitea oso polita

iruditzen zait, norbere izaera aldatu dezakeelako; jende, kultura, balio,

jarrera... desberdinak ikusteko aukerak ematen dituelako.



Azkenik aipatu nahi dut blog-en kontuan ez naizela oso aditua baina

apurka-apurka blog interesgarriagoa sortzen ahaleginduko naiz eta

espero dut zuen gustukoa izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario