sábado, 4 de febrero de 2017

Txikitako argazkiak eta oroitzapenak!

BONGOAK

TEKLATUA
 Hauek izan ziren nire lehenengoko instrumentuak, hauekin izan nituen nire lehenengoko esperientziak musikarekin. Irudi hauek ikustean oso oroitzapen onak etortzen zaizkit burura, izan ere gaur egun musikarekin jarraitzen dut eta instrumentu asko dauzkat etxean, ia egunero erabiltzen ditudanak. Txiki-txikitatik bizitako esperientzia dela eta, horaindik maite dut musika egitea eta honekin gozatzea.
ONTZI ESPAZIALA

PAISAIA

TELARRA

SAGARRA

ONDDOA
 Hauek dira nire etxean zehar aurkitu ahal ditudan arte obra politenak. 3 urte nituenean egindakoak dira guztiak, ontzi espaziala eta tela hori izan ezik. Ikusterakoan farre gura ematen dit, baina oroitzapen onak ekartzen dizkit ere, ondo pasatzen nuelako eskulan hauek egiten.
AMANTALA
Hau da txikitan eskolara eramaten nuen amantala. Ikusi ahal daitekenez rotulkiz edo ez dakit zertaz zikinduta dago, hori adierazi dezake ondo pasatzen nuela klasera joaten eta eskulan asko egiten genituela. Horaindik gogoratzen dut klaseak amaitzerakoan esekitokian zintzilikatzen genuela, atzo gertatu bazen bezala gogoratzen dut. 



KLASEKO LEHENENGO EGUNA(L.H)
Emen arbelan nago, hau zen klaseko lehenengo eguna. Etxean arbel bat neukanez klasera eltzerakoan egin nuen lehenengoko gauza arbelera joatera izan zen, honetan marraztera. Egia esan ez naiz oso ondo oroitzen momentu onetaz, baina bai etxean izandako arbelaz.

SUHILTZAILE PARKEA
Hau izan zen lehenengoko txangoa. Suhiltzaile parkera joan ginen eta gogoratzen dut nola igo genuen suhiltzaile batekin garabian. Ere nola lan egiten zuten ura tutu malguetan eramaten, sua itzali ahal izateko. 

URTE BETETZEA 
Momentu honetaz oso ondo gogoratzen naiz, nire klaseko lehenengo urte betetzearen ospakizuna da eta. Nire lagunekin ospatzen nuen eta bizkotxoa eramaten genuen klasean jateko. Aipatzekoa da ere, zorionak zuri abestia abesten genuela irakaslearen laguntzaz.

SANTA AGEDA OSPAKIZUNA
Azken argazki honetan, ikaskideak eta izandako irakasleak ikusi dezakegu. Makilak adierazi dezakete Santa Ageda egunaren ospakizuna dela. Oso ondo gogoratzen naiz irakasleaz, batez ere Candelas eta Alfredo (argazkiaren eskumako irakaslea ez dut gogoratzen.) Gogoratzen naiz nola 3. edo 4. mailan Candelas Dulantziko ikastetxea utzi zuenean eta oparitxo bat egin zigula, horaindik gordeta daukadana. Denak dira oroitzapen onak argazki hau ikusterakoan, izan ere Alfredorekin horaindik harremana daukat eta esan dezaket nire txikitako irakaslerik gogokoenetarikoa izan zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario