Hona hemen gure taldeak garatu egin duen unitate didaktikoa, non jolasak izan dira protagonistak!!
https://docs.google.com/document/d/1ha0iPdiR0MhDko_W3wSgDFmtbt8baIhoKdJsMRFVd2Y/edit
lunes, 29 de mayo de 2017
miércoles, 24 de mayo de 2017
KURTSO AMAIERAKO SARRERA:
Kurtsoan zehar, hainbat eduki ikusi ditugu didaktika orokorreko ikasgaian, hezkuntzarekin
bat datozenak.
Lehenengo blogeko sarreran, txikitako argazkia eta oroitzapenak islatu nituen argazkiak jarriz. Argazki hauek begiratzean, soilik zorion pentsamenduak datoz neure burura, izan ere etapa oso polita izan zelako. Ikastetxeko argazkiak alde batera utziz, nire etxean topatu ditudan gauzei ere argazkia egin nien, musika nire bizitzako parte garrantzitsu bat izan delako ere.

Blogeko bigarren sarreran, oinarrizko
hezkuntza curriculuma Lehen Hezkuntzan landu nuen. Hau landu baino
lehen, ez neukan oso argi zer zen curriculuma Lehen Hezkuntzari dagokionez.
Beraz, informazioa lortu ahala, curriculumaren edukiak zein metodologiak nola
izan behar diren ikasi dut. Honekin ere, hainbat konpetentzia eta hauek nola
ebaluatu behar diren, irizpide jakin batzuetan oinarrituz ikasi dut.
Blogeko hirugarren sarreran, Jose Moya-ren hitzaldia entzun nuen konpententziak zer ziren jakiteko. Hau entzun eta gero, hainbat galderei erantzuteko gai izan nintzen. Galdera haien artean, zer ulertu dezakegu konpetentziatzat, zortzi ikaskuntza mota daudela, ea konpetentzia basikoak curriculuma hobetu dezaketen ala ez, konpetentzia bat eskuratzea hezkuntzaren arloan eta konpetentziak nola ebaluatu ahal diren zeunden.
Blogeko laugarren sarreran, curriculuma zer den azaltzen dut. Aldi berean ere, curriculum mota dezberdinak daudela ere aipatzen dut.

Bostgarren sarreran, hezkuntzaren berrikuntzei buruz idatzi dut. Carlos Magro aditua dionez bezala, hezkuntza jasan duen berrikuntzarik handienetarikoa soilik teknologikoa izan dela aipatzen dut. Izan ere, metodoak duela 100 urtekoak erabiltzen ziren antzekoak dira baina gaur egun, teknologia erabiltzen dela klaseak emateko, adibidez proiektorea, tabletak... Eta ez digute irakasten erraminta berri hauekin nola lan egin.
Zazpigarren sarreran, metodologia aktiboari buruz idatzi dut. Hasteko, zer den eta zergatik den positiboa azaltzen dut, beraz, honen ezaugarriak aipatzen ditut. Amaitzeko, irakaslearen rolarekin bukatu dut. Izan ere, metodologia hau aplikatzea edo ez berari dagokio.
Blogeko azkenengo sarreran, ebaluazioarekin erlazionatutako hainbat kontzeptu definitzen ditut eta Heziberri 2020 -rekin konparatu dut.
EBALUAZIOA
Ebaluazio terminoa, askotan kalifikazioa adierazteko
erabiltzen da, baina kalifikazioa notak jartzeri egiten dio erreferentzia.
Ebaluazioa berriz, ikaskuntza prozesuari.
Ebaluazio hezigarria hainbat prozesuei egiten dio
erreferentzia zeinen helburua irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea den. Honen
funtzioa ikasleak gehiago ikastea eta bere akatsak zuzentzea da.
Irakasleentzako berriz, hobeto lan egiten ikasi dezan. Beraz, honen helburua ez
da ikaslea kalifikatzea, baizik eta jakitea zer dagoen egiten informazioarekin
eta gehiago ikasi. Modu honetan, irakasleak gero eta hobeagoak izango dira.
Ebaluazio honek hiru gauzetarako balio behar du: Ikasleen
ikaskuntza prozesua hobetzeko, irakaslearen metodoak hobetzeko eta ikasgeletan
garatzen diren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzeko.
Ebaluazio fomatiboaren barruan erabil daitezkeen tresnak
kuantitatiboak zein kualitatiboak izan daitezke. Ebaluazio formatiboa
autoerreflexioaren prozesua bilatzen du ikasleak gero eta kontrol gehiago izan
dezaten haien pentsamenduetan. Bilatzen dena, ikasleak ikasten dutenari buruz
kontzienteak izatea da. Honek, hainbat ezaugarri elkabanatzen ditu Ikaskuntza
ebaluazioarekin eta benetazko ebaluazioarekin.
Benetazko ebaluazioa, erreferentzia egiten dio egoera, aktibitate
eta ikaskuntza edukietan aplikatzen diren teknikei, instrumentuei eta aktibitateei.
Ebaluazio honek, hiru karakteristika dauzka: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
integratuta dago, ebaluazio prozesua ikasleekin partekatzen du eta orientazio
formatiboa duen ebaluazio bati garrantzia gehiago ematen dio.
Ebaluazio integratuari dagokionez, benetazko ebaluazioarekin
erlazioa dauka. Honek, ebaluazio tradizionalaren kontrakoa da eta helburua
ikasleei kurtso guztian zehar nola doazen informatzea da.
Ebaluazio alternatiboa, metodologia tradizionala gainditzeko
erabiltzen diren teknika eta metodoei egiten dio erreferentzia.
Partekatutako ebaluazioa irakaslea bere ikasleekin
ikaskuntzaren ebaluazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak mantentzen
dituen prozesu dialogikoa da. Dialogo hauek indibidualak edo taldekoak izan
daitezke. Baita ere, autoebaluazioaren eta koebaluazioarekin erlazionatuta
daude.
Ebaluazio honek ere irakasleak haien artean hitz egiteko eta
horrela kriterio gehiago egongo dira ebaluazoari begira.
Honetan, irakaslea ikasleen autoebaluazioa begistatzen eta
kontrolatzen du gero kalifikazio jakin bat jartzeko helburuarekin.
Aldagai bezala, taldearen konposizioa da, izan ere, hau
aldatu, handitu edo txikitu daiteke eta.
Ebaluazio hau aurrerantz eramateko hiru bide daude:
indibiduala, taldeko lanak eta asambleak.
HEZIBERRI
Heziberrirentzat ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen
biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza
eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela ulertuta:
ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein ikastetxearen
hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren hobekuntzara helduz.
Gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak,
edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia
da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen
bada.
Oinarrizko konpetentzia guzti-guztiak, zeharkakoak zein
diziplina baitakoak, ebaluatzea planteatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak,
prozedurazkoak eta jarrerazkoak) ebaluatu behar dira baina batez ere ebaluatu
behar da ikasleek nola erabiltzen diren denetariko baliabideak, erronkei edo
arazoei aurre egiteko
Heziberrik proposatzen dituen ebaluazio motak:
• Ebaluazio diagnostikoa
• Ebaluazio formatiboa
• Azken ebaluazio sumatiboa
Ikusten denez, Heziberri aurretik ikusitako ebaluazioekin
bat dator. Izan ere, honek ere ebaluazio formatiboa proposatzen baitu.
Ebaluazio irizpideak ebaluatzeko orduan kontuan hartzen
diren gauzak dira.
Ebaluaziorako baldintzak ikasleak betetzen dituen aspektuak
dira ondorengo jarduerak baloratuak izateko. Adibidez : ikaslegoa klasera joan
beharra dauka eta irakaslea jardueren feedbacka eman behar die.
Ebaluazio jarduerak : hemengo jarduera batzuk ikasteko eta
hobetzeko erabiltzen dira eta kasu batzuetan, kalifikatzeko ere. Beraz,
ebaluazio jarduerak jakintzak, gaitasunak eta konpetentziak ebaluatzen ditu.
Jarduerak diseinatzen dira ea ikaslegoa konpetentzien helburuak lortzen duten
ala ez.
Ataza-jarduera ikasleen ebaluazioaren emaitza da. Adibide
batzuk, lan idatzi bat, mintzamen bat, laburpen bat… egitea izan ahal dira.
Ebaluazio teknika prozedimenduaren bitartez jarduerei
begiratzen zaie jakiteko ze instrumentu kondizionatuko duten lortu behar diren
helburuak eta konpetentziak. Adibidez, behaketa sistematikoa. Behaketa
sistematikoa aktibitateak analizatzeko erabiltzen da. Adibidez, laborategia
egiten diren aktibitateak.
Ahozko hartu-emanetan, ikasleak informazioa elkartrukatzen
dute debate moduko aktibitatetan. Hauetan adierazten duten informazioa,
irakaslea momentuan hartu behar du gero ebaluatu ahal izateko.
Probak, ikaslegoa ikasitako edukiak azterketa batean
islatzean datza.
Ikasleriaren ekoizpenen analisian, ikasle bakoitzak bere
kabuz egindako lana ebaluatzen da, adibidez haien koadernoa, informeak...
Ebaluazio instrumentuak ebaluazio jarduera batekin
binkulatzen diren dokumentu edo errekurtsoak dira eta hauekin errekisituak eta
aspektuak baloratzen dira. Adibidez: eskala oralak, zenbakizko eskalak, eskala
grafikoak, jarraipen indibidualetako fitxak, taldearen jarraipenerako fitxak...
miércoles, 10 de mayo de 2017
METODOLOGIA AKTIBOA
Zer da metodologia
aktiboa?
Metodologia mota honen
ezaugarririk nabarmenena, ikasleak ikasketa prozesuaren hardatza direlakoan
datza. Ikaskuntza hartzaile bat izatetik, ikaskuntza eraikitzaile bat izatera
pasatzen dute.
Metodologia mota honetan, ikaslearen autonomia bultzatzen du, haren gaitasunak erabil eta garatu dezan, eman ahal diren arazoei aurre egin ahal izateko. Beraz, ikasle bakoitzak ahalegin handiak egin behar ditu aurrerantz joateko baina zailtasunak daudenean, irakaslea laguntzaile moduan aritzen da hauek arazoak gainditu dezaten.

Metedologia aktiboaren
beste ezaugarri bat, garrantzitsuenetarikoa, ikasleak bizitzarako prestatzen
dituela da, beraz, ikaskuntzan egoera errealean eman ahal diren arazoak aurkeztu
behar ditu. Izan ere, teoria aplikatzea ondo dago baina ikasleak jakin behar
dute nola aurre egin egunerokotasunari, ez soilik liburuen edukiei.
Metodologia honek, bilaterala izan behar da, ez gainontzeko metodologia asko bezalakoa, unilateralak direnak. Izan ere, bilaterala edo unilaterala izateak garrantzi handia dauka, batez ere hauen barnean sartzen diren faktoreak. Gainontzeko hainbat metodologiak gobernutik ezarriak izaten dira, eta hauek haien interesei moldatuak izaten dira, beraz, hauetan ikus dezakegu itxiak, egituratuak, estandarizatuak, berdintzaileak, autoritarioak... direla, gainera, kurrikulum ezkutuz beteta daude baina egiten duten kalte handiena ikasleen sormena eragoztea da. Metodologia aktiboa berriz, guztiz ezberdina da. Honek, dinamikoa da eta talde lana sustatzen du, gainera, eraikitzailea izateaz gain, kritikotasuna eta sormena lantzen dira, hauek ezinbestekoak direla ikasle bakoitzaren pentsamendurako, azken finean faktore hauetaz baliatuz, bakoitza bere erara pentsatzeko gai izango da baina gaur egun erabiltzen ari diren metodologiekin, pentsamendua baldintzatuta ikusten da.
Irakaslearen rola garrantzi handia dauka, honek metodologia hau aplikatzeaz gain, ez da agertzen irudi autoritario bat bezala, izan ere, gaur egungo metodologietan eta betidanik egin direnetan, irakaslea aginte guztia izan du eta ez die ikasleei parte hartzen uzten, honek esandakoa ikasleak entzuten eta errepikatzen zuten ikasteko asmoz, baina metodologia aktiboan berriz, irakaslea irudi autoritarioa izateari utzi egiten dio eta laguntzailea bihurtzen da. Honek ikasleei laguntza eskaintzen die ikusten duenean bidetik galtzen ari direnean, beraz, horrela ikasle bakoitzak jakintzak hobeto eta bakoitzaren erara barneratuko ditu.
Hona emen gure taldean egindako Metodologia Aktiboaren murala, non irudien bitartez zer da guretzat metodologia aktiboa eta zer irakaskuntza tradizionala azalarazi nahi izan dugu modu kritiko batean:

martes, 14 de marzo de 2017
HEZKUNTZA BERRIKUNTZA
Carlos Magro hezkuntza eta
estrategia digitalean aditua den pertsona, bere blogean idatzitako ideietatik abiatuta,
hezkuntza sistema eta honek behar dituen berrikuntzetan oinarritu gara. Idazki
honen bidez haren ideiak transmititzeko nahian lanean aritu gara.
- · Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate, izan ere ez daukatelako eragin positiborik. “Aunque sentimos la necesidad de cambios, no sabemos exactamente cuales han de ser estos”. Hezkuntza urte asko darama krisialdian…aldaketa beharrezkoa da. Hitz hauek irakurtzean edonork pentsa dezake esaldi hauek gaur egungoak direla, izan ere hauek orain dela 100 urte esan ziren
- · Hezkuntza erregulartasunean oinarrituta dago eta honen ondorioz “eskola- kultura” sortzen da. Idei, printzipio, arau, praktika, ohitura… denboran zehar belaunaldiz transmititzen dira inork zalantzan jarri gabe. Honen bitartez, hezkuntza sistemaren egonkortasuna eta jarraitasuna bermatzen da.
- · Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta. Informazioa eta ezagutzaren lotura asko aldatu da. Informazioa soberan daukagu, baina ezagutza falta zaigu, zer eta zergatik galderei erantzuten jakitea beharrezkoa da.
- · Nola ikasten dugun asko aldatu da azken hamarkadetan, nola irakatsi, zer irakatsi, non irakatsi, nori irakatsi, nork egiten duen eta hezkuntza nor kudeatzen duen, asko aldatu da.
- · Argi dago, gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa, gaur egun gertatzen den bezala. Gizartearen beharrak asetzeko sormena, giza harremanak, berdintasuna, motibazioa, emozioen kudeaketa… bultzatzea beharrezkoa da. “Vamos despacio porque vamos lejos”
- · Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da…
- · Hezkuntza eraldaketa funtzionala izateko, zentzu eta norabide zehatza izan behar du, hau da, erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez egin. Estatua zeharka transmititzen duen curriculum ezkutua, esku hartze politikoa eta zeharkako beste helburu propio batzuk etekinak ateratzeko nahian, alde batera utzi behar dira.
- · Aldaketa eskolan sortuta eta honen onurarako sortu behar da.
Hona hemen CARLOS MAGRO-ren blog-a:
ZER DA CURRICULUMA?
Hezkuntzan erreferentzia egiten diogun curriculumari,
ikaskuntza prozesu bat da. Curriculuma, ikasle batek ikasten duen guztia da eta
beste guztia ez da curriculuma. Honen barruan, zehaztutako helburuak, metodoak,
gaitasunak eta ebaluazioak daude. Curriculuma ezinbestekoa da hezkuntzaren
antolaketan. Beraz, kontzeptu konplexua honek, besteak beste, gizartearekiko
loturak, pedagogia sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta
bilakaera bera islatzen ditu.
Bost curriculum mota bereiz ditzakegu:
1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek plangintzak, programak,
material didaktikoak eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen
dira. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako
egoera behartzen baldin badu.
2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak
dira.
3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo
norma instituzionalak dira, baina irakasleak edo ikasleak inplizituki garatzen
dituzte.
4- Curriculum nulua: Azaleko gaiak kontsideratzen direnak
dira, hau da, irakasten ez den ikasketa da.
5- Extra-curriculuma: Honek boluntarioa da eta curriculum
ofizialetik planeatutako esperientziak dira.
miércoles, 15 de febrero de 2017
JOSE MOYA, ZER DIRA KONPETENTZIAK?
Sarrera honetan Jose Moyak Granadan emandako konferentzia batean, hitzaldiaren ideia nagusienak bildu egin ditut:
Jose Moyak hasten da konpetentzien definizioa azaltzen, modu simple eta ulerkor
batean:
``Es la forma en que una persona movilizaa todos sus recursos para
resolver una tarea concreta en una situación determinada. No por que una
persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus
recursos´´
Konpetentziak pertsonen ezagutza multzoak dira, eta
pertsona batek lortu egingo ditu konpetentzien helburua ezagutza multzo hori
ondo erabiltzen duenean. Konpetentzia duen pertsona batek errekurtso guztiak
erabiltzen ditu bere lanetan egokitzeko, horregatik ikaskuntza mota desberdinak
aztertzen ditu: gaitasunak, konportamendua, kondukta eta konpetentziak. Hau zen
Logse-ri buruz aipatu egin zuena:
``La logse, no desecho los objetivos, decia que eran importantes junto a las
capacidades y comportamientos´´ Horregatik gaur egun, lau ikaskuntza motak
dira garrantzitsuak, baina batez ere konpetentziak.
Zortzi ikaskuntza motak bereizten dira, eta
derrigorrezkoak dira jakitea Lehene Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaren
prozesuan. Europa maila izango dira aztertuak eta hiru kriterio argi burutuko ditu:
- Hezkuntza gehiengoen
eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko
hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean
zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa.
Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa
ikusita, konturatzen gara honek justu kontrakoa egiten duela. Izan ere DBHko
azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu; ikasteko balio dutenak eta
balio ez direnak. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta
besteak berriz erdi mailako edo goi mailako FPa egitera.
- Baliagarriak
izan behar dira ikaskuntza horiek bizitzako gauza guztietarako. Josek
esaten duen bezala, pertsona izatera ailegatzeko.
- Lagundu
behar dugula ikasten-ikastera. Ikasketak, bizitzan osoan zehar emango
direlako.
Bestetik azaltzen du konpetentziak edozein egoeratan
berreskuratu ahal direla. Baina lortu ahal izateko gure eginkizunak oso ondo
definitu behar ditugu, eta guztiok batera parte hartzea beraien garapenean.
Jose Moyak, hitzaldiarekin bukatzeko ebaluazioari buruz hitz egiten
du; hau da, konpetentziak ebaluatu ahal diren ala ez. Hauek ebaluatzeko
halabeharrez egon behar dira, informazioaren iturriak eta bestetik, ebaluatzeko
irizpideak, aipatzen du Moyak. Azken hauek curriculumaren barruan daudenak dira
eta ondorioz, area bakoitzen ebaluazio irizpideak erlazionatu behar dira
oinarrizko konpetentziekin. Hauek erlazionatzean, ebaluatzeko irizpideak
lortzen ditugu.
Informazio iturriei dagokienez, hauetatik zein den egokiena gauzatzeko, zeregina nola ebazteko datuei erreparatu beharko diegula esaten du Moyak; izan ere, informazio iturriak zereginen erabakiekin lotuta baitaude. Ondorioz, hauek dira ebaluazioaren oinarria.

Hurrengo link-etan usten dizkizuet konferentziaren bideoak:
Qué podemos entender por competencia
Ocho tipos de aprendizaje
¿Pueden las competencias básicas mejorar el currículo real de los
centros educativos?
https://www.youtube.com/watch?v=fNDM6awRbAU&list=PLE838DCC85719677F&index=1
Adquirir una competencia en el ámbito educativo
Evaluar competencias
Suscribirse a:
Entradas (Atom)